argia.eus
INPRIMATU
BECen 330 milioiko zorrari beste 4 pilatuko zaizkio aurten
  • 2015. urtean BECen orain arteko zorrari lau milioi euro gehitzea aurreikusten da, eraikinaren administrazio kontseiluak onartu duen aurrekontuaren arabera. Gaur egun 330 milioi euro ingurukoa da zorra.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko martxoaren 31
BECek 520 milioi euroko kostua izan zuen. (Argazkia: Zarateman).

2005etik hona, bere ustiaketan soilik, 38,7 milioi euroko defizita du eraikinak, hau da, urteko lau milioiko bataz bestekoa. 2008. urtea soilik amaitu zuen irabaziekin; 817.000 euroko emaitza positiboa lortu zuen urte hartan.

Azken administrazio kontseilua martxoaren 23an izan dute eta 2014ko kontuak 1,7 milioi euroko defizitarekin onartu dituzte, Eldiario.es-ek jaso duenez. Mezu baikorra helarazi zuen, hala ere, Bizkaiko Ekonomia Sustapen diputatu Imanol Padralesek. Bere esanetan 2014eko emaitza “espero zena baino 160.000 euro hobea” izan da.

Duela bi urte jarri zen martxan BECen urteroko diru galerekin amaitzeko plana. Plan horrek 2016rako urteko emaitza positiboa izango zela ezartzen zuen.

BEC 2004. urteko apirilean inauguratu zen eta eraikinak, guztira, 520 milioi euroko kostua izan zuen.