argia.eus
INPRIMATU
Euskal taldeek BEC bete nahi dute
2012ko urriaren 02a
Azaroaren 10ean izango da euskal musikaren festibala.

BECek Abar Produkzioak-ekin batera antolatu du jaialdia. Ekimen honen xedea BECeko musika aretoan 14.000 pertsona biltzea da.

Gotzon Barandiaran Abar ekoizpen etxeko kideak esan duenez, "Euskal musikariek plazak behar dituzte euren sorkuntza lanak erakusteko. Gure musikaren kalitatea munduko edozeinen parekoa dela erakusteko aukerak behar dituzte euskal musikariek. Plaza estuak, zabalak, borobilak, laukiak, itxiak, libreak, txikiak, handiak eta baita BEC bezalako erraldoiak ere".