argia.eus
INPRIMATU
BECeko eguzki-energia instalazioak eroslerik gabe urtebeteren ondoren
  • BECek 1.000 metro karratuko eguzki-energia instalazioa eraiki zuen Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) batera. 540.000 euroko inbertsioa egin zuten; oraindik ez dute saldu.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 26a
BECeko eguzki-energia instalazioak salgai daude 2013ko abuztutik. (Argazkia:Barakaldo Digital)

Instalazioak 628 eguzki-energia modulu ditu eta guztira 540.000 euroko inbertsioa egin zuten: BEC-ek inbertsio osoaren %45,  EEEk %30 eta Milennium Energyk %25, eldiario.es agerkariak argitaratu duenez.

Gaur egun, EEEren arabera 100.000 kw sortu –40 etxeri energia emateko adina– eta urtean ohikoa baino 95.000 kilo CO2 gutxiago jaurtitzen ditu.

Kontu-ikuskaritzaren arabera urteko datuak positiboak badira ere, momentuz ez dago eroslerik, nahiz eta 2013ko abuztuan jarri zuten salgai.

Hobariak kendu

Eguzki-energia instalazioak handitu nahi zituen BECek 2.000 kw sortzera ailegatu arte. Baina asmoak bertan behera geratu ziren, Mariano Rajoy Espainiako Estatuko presidenteak energia berriztagarriei zegozkien primak deuseztatu ondoren.

El Diariok azaldu duenez, diru sarien suspentsioak erosle potentzialei atzera eginarazten die.