Elkarretaratzera deitu du goizean Beasainen Goierriko Kontseilu Sozialistak, eta dozenaka lagun elkartu dira etxegabetze arriskuan zeuden emakumeari eta bere hiru seme-alabei babesa ematera. Gutxienez beste astebetez geratu ahal izango dira etxean, etxejabearekin lortutako akordioari esker.
Beasaingo familia bat etxetik botako zutela salatu zuen Goierriko Kontseilu Sozialistak aste hasieran. Azaldu dutenez, udalarekin, gizarte zerbitzuekin eta etxearen jabearekin elkarrizketak abiatu zituzten egoeraren berri izan zutenean, borroka-prozesu bat abiatuz, eta asteazkenera arte ez dute akordiorik lortu. Goizeko 10:30etan dozenaka lagun elkartu dira etxea galtzeko arriskuan zeuden emakumeari eta bere hiru seme-alabei babesa emateko. Ertzainak eta udaltzainak ere joan dira etxearen ingurura, eta baita segizio judiziala ere.
Kontseilu Sozialistako kideek azaldu dutenez, protestaren presioaren eraginez familiari proposamen berria egin diote eta, ondorioz, beste astebetez etxean geratu ahal izango dira. Etxegabetzea behin-behinean etetea lortu badute ere ez dute oraindik alternatiba iraunkorrik lortu. Lortutakoa "antolakuntzari eta mobilizazioari" esker izan dela azaldu dute Kontseilu Sozialistako kideek, eta familia horren egoera konpontzeko, etxegabetze gehiago ez emateko eta etxebizitza "doako, kalitatezko eta unibertsalaren" alde lanean jarraituko dutela adierazi dute.
Gaur Beasainen aurreikusita zeogoen etxegabetzea bertan behera geratzea lortu dugu. Kaleratua izan behar zen familia, etxebizitzan astebete gehiago egoteko akordioa onartu da, antolakuntza eta mobilizazioari esker. pic.twitter.com/wb2FyGEVjr
— Kontseilu Sozialista Goierri (@Kontseilua_Goi) January 19, 2022
https://twitter.com/Kontseilua_Goi/shttps://twitter.com/Kontseilua_Goi/status/1483764282693148672?s=2
https://twitter.com/Kontseilua_Goi/status/1483764282693148672