BBVAren akziodunen batzar nagusian, Bilboko Euskalduna jauregian, salaketa ekintza bat egin du BBVAren Aurkako plataformak ostiralean. Trajez jantzitako hainbat kidek pintura gorria bota diote beren buruari, bankua odolarekin negozioa egiten ari dela salatzeko.
10:00etan elkarretaratzea egin dute Euskalduna jauregiren aurrean, eta 10:45etan BBVAren aurkako Plataformak egin du salaketa-ekintza. Pintura gorriz busti dira trajez jantzitako hiru lagun, BBVAk “pertsonen odola negozioa egiteko” erabiltzen duela salatzeko. BBVA “ingurumenaren suntsipena, injustizia soziala, xantai korporatiboak, lapurketak, gudaren negozioa eta beste hainbat ezbeharren arduraduna dela”, salatu dute.
Aritz Loiolaren argazkiak: