BBVAren akziodunen batzar nagusian, Bilboko Euskalduna jauregian, salaketa ekintza bat egin du BBVAren Aurkako plataformak ostiralean. Trajez jantzitako hainbat kidek pintura gorria bota diote beren buruari, bankua odolarekin negozioa egiten ari dela salatzeko.
10:00etan elkarretaratzea egin dute Euskalduna jauregiren aurrean, eta 10:45etan BBVAren aurkako Plataformak egin du salaketa-ekintza. Pintura gorriz busti dira trajez jantzitako hiru lagun, BBVAk “pertsonen odola negozioa egiteko” erabiltzen duela salatzeko. BBVA “ingurumenaren suntsipena, injustizia soziala, xantai korporatiboak, lapurketak, gudaren negozioa eta beste hainbat ezbeharren arduraduna dela”, salatu dute.
Aritz Loiolaren argazkiak:
Ikerketa batek Espainiako Estatuko banketxeen eta enpresen 'greenwashing' praktikak azaleratu ditu. Estatu sionistak lur okupatuetan eginiko eguzki-energia parkeen finantziazioan murgilduta dago estatuko finantza-sistema; BBVA eta Kutxabank ere tartean dira.
BBVAk Sabadell irensteko egin duen eskaintza “oldarkorrak” berriz erakutsi digu egungo bankuak nolako azalez eginda dauden. BlackRock eta antzeko inbertsio funts sarraskijaleen atzaparretan erorita, haientzako haratustelak ehizatzen dabiltzan erakunde lotsabakoak... [+]
Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]
Espainiako Estatuan 541 milioi euro irabazi ditu, duela urtebete baino %9,5 gutxiago, 225 milioi euro ordaindu baititu bankuei ezarritako zerga berriagatik. Hala ere, mundu osoko negozioak kontuan hartuta, ia 2.000 milioi irabazi ditu, iaz baino nabarmen gehiago.
Inflazioa %6,1era igo da otsailean Hego Euskal Herrian, eta azpiko inflazioa %7,7. Prezioen gorakada gelditzeko, interes tasak igo eta eskaria apaltzea da ordoliberalismoaren betiko guardasola. Baina inflazioa ari du esatea zein punturaino da zehatza?
Irabazien %47, 3 milioi euro, akziodunen artean banatuko dute, eta akzio bakoitzeko urteko dibidendua %39 igotzeko asmoa dute.
Bi ume eta haien ama etxetik kaleratzeko agindua emana du BBVAren higiezinen agentziak, alokairua ez ordaintzea egotzita, baina epaileak uztailera arte eten du kaleratze hori, familia egoera zaurgarrian dagoela argudiatuta. Horren aurrean, Gabon egunean familiari gasa eta... [+]
Adin txikiko bi semerekin bizi den emakumeari argia eta gasa mozteko agindua eman du BBVAren higiezinen agentziak, eta etxetik joan daitezen telefonoz presionatu dituztela ere salatu du Stop Kaleratzeak plataformak. Alokairua ez ordaintzeagatik familia kaleratzeko eskaera egina... [+]
Herritarren txirotze orokortuaren testuinguruan, gutxiengo batek aberasten jarraitzen du, Oxfam gisako eragileek urtero egindako azterketa ekonomikoek erakusten dutenez. Enpresa askok aurten lehen sei hilabetean izandako emaitza ekonomikoen berri izaten ari gara asteotan, eta... [+]
Asteburuan Euskalduna Jauregian egin den BBVAren Akziodunen urteko Batzarraren harira, bankuak armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte, urtero bezala, Banka Armatua izeneko ekimeneko kideek. Hala, bi pertsonak hitza hartu zuten akzionista kritikoen izenean, eta horietako... [+]
2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]
BBVAren Akziodunen Batzarraren aurrean, bankuak armagintzaren industriarekin duen lotura seinalatu zuten hainbat ekintzailek 2019an. Ekintzaren harira Mozal Legea aplikatu zieten sei pertsonari, eta horietako bi gaur epaitu dituzte. BBVAren aurkako plataformak eta EHk Kapitalari... [+]
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]
Azken egunetan ezagutaraziko datu ofizialen arabera, BBVAko kupulan dauden exekutiboek soldata milioidunak jasotzen jarraitzen dute –pandemiak pandemia–, burtsan kotizatzen duten enpresa handietako beste goi kargu askok bezala.