argia.eus
INPRIMATU
BBVAk 6.420 milioi euroko irabaziak izan zituen iaz, 2021an baino %38 gehiago
  • Irabazien %47, 3 milioi euro, akziodunen artean banatuko dute, eta akzio bakoitzeko urteko dibidendua %39 igotzeko asmoa dute.

Irati Irazusta Jauregi 2023ko otsailaren 01a

Inoizko etekin handiena izan du BBVAk 2022an: 6.420 milioi euro, 2021an baino %47 gehiago. Madrilen egin duten 2022ko urteko emaitzen aurkezpenean esan dutenez, 3.000 milioi euro akziodunen ordainsarietara bideratuko dituzte; hots, irabazien %47. Akzio bakoitzeko urteko dibidendua 43 zentimora igotzeko asmoa dute, 2021ekoa baino %39 handiagoa. Azken 14 urteetan izandako kopuru handiena da; urrian, akzio bakoitzeko 12 zentimo ordaindu zituzten, eta 31 zentimo gehiago ordainduko dituzte hemendik aurrera, akziodunen batzordeak igoera onartzen badu. Horrez gain, "akzioak berrerosteko plan" bat ere martxan jarriko du.

BBVAko presidente Carlos Torres Villak azaldu duenez, kredituaren hedapena indartuta eta beren estrategian "aurrerapauso garrantzitsuak" emanda lortu dute emaitza hau; besteak beste, digitalizazioa, berrikuntza eta jasangarritasuna bultzatuz. "2023an guztiontzako aukerak sortzen eta ekonomiaren eta gizartearen garapenari gure ekarpenak egiten jarraituko dugu". 

Sortuk, albistea jakin berritan zabaldu duen oharrean, nabarmendu du Torres Villak BBVAko presidente izateagatik 7.800.000 euro poltsikoratu zituela 2021ean. "Haiek etengabe aberasten diren bitartean, gu pobretzen gaituzte".