Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 7an egin zuten irekiera gala, asteazkenean antzerkiaren eguna izan zen eta ostegunean film laburrek hartu dute protagonismoa.
Manchesterretik ekarri zuten formatua eta helburu jakin batekin egin dute azken bederatzi urteotan: etxerik gabeko eta gizarte bazterkeriako egoeran dauden pertsonen ikusgarritasunean eta inklusioan arreta jartzea.
Garazi Ojanguren izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu jaialdiaren nondik norakoak.