Baztango Batzar Nagusiak arbuiatu du Nafarroako Gobernuak Lekarozko proiektuarekin jarraitzea

  • Geroa Bairen gobernu berriak inposizioaren jarrera zaharrarekin segitzeko erabaki politikoa hartu duela dio.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 11n - 08:55
Lekarozko proiektu urbanistikoa UPNk azken momentuan onartu ondoren, Geroa Bairen gobernuak Eguberrietan aurrera atera izana kritikatu dute.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Baztango Batzar Nagusiak eta Lekarozko herriak Aroztegiko udalez gaindiko plan sektorialari buruz Nafarroako Gobernuari aurkeztutako errekerimendua onartu ez dela jakin ondotik, Baztango Batzar Nagusiak ilbeltzaren 4an egindako bilkuran mozio bat onartu zuen, aldeko 17 boturekin, kontrako 7 eta 6 abstentzioekin. Mozio horrek Geroa Bairen gobernuak hartutako erabakia guztiz arbuiatzen dute, "eta herritarren hitzari kasurik egiten ez dion neurrian, gobernua bera gaitzesten".

Onartutako moziak dioenez, "Aroztegiko udalez gaindiko plana UPNren Nafarroako Gobernuak hauteskundeetarako hiru egunen faltan onartu zuen. Orain Geroa Bairen gobernuak udalez gaindiko planaren aurkako errekerimendua eguberritako oporretan, urte zahar bezperan hartu du, erabakia ahalik eta oharkabeen pasatzeko nahiarekin. Gobernu berria baina forma zaharrak, arras zaharrak".

Nafarroako Auzitegi Nagusiak Aroztegiko proiektua baliorik gabe utzi ondotik, 2015eko ereiaroan UPNren gobernuak, lekaroztarren eta orduko Baztango udalaren oniritzirik ez zuen udalez gaindiko plana onartu zuen. Eta, handik, guttirat, foru intereseko izendatu. Hori erabaki politiko argia dela uste du Batzar Nagusiak.

2008an ere, Aroztegiko lehendabiziko proiektua, udalez gaindiko plan sektorial bezala tramitatzeko eskaera egin zuten sustazaileek; haatik, Nafarroako Gobernuak, teknikarien txostenak tarteko, ez zuen hala egiterik onartu. "Proiektua udaletik tramitatzeko erran zuen, udal planaren aldaketaren bidez. Erabakia, bistan denez, teknikoa izan zen", dio Batzar Nagusiak.

2015eko uztaileko Batzar Nagusiak, Lekarozko herriaren eskariz, Nafarroako Gobernuari Aroztegiako udalez gaindiko plan sektoriala gibelerat botatzeko eskaera edo errekerimendua egin zion. Lekarozko herriak ere, bertze eskaera egin zion.

Batzar Nagusiak salatu duenez, "2015ko urte zahar bezperan, Geroa Bairen gobernuak Aroztegiako udalez gaindiko plan sektoriala baliogabetzeko eskaera ez du onartu eta proiektua berretsi du. Erabaki teknikoa dela diote. Gezurra. Erabaki politikoa da. Ereiaroan UPNek hartu zuen erabaki politiko bidegabearen segida eta, ordukoa berresten duena baita".

Baztango lurraldearen antolaketa, soziologia eta izaera guztiz aldatuko duen proiektu honek kaltetutako herriaren kontrako jarrera izan duela beti dio Batzar Nagusiak: "2009ko Lekarozko herri-galdeketa horren lekukoa da. Udalez gaindiko Aroztegiko proiektu honek, gainera, Baztango herri-lurrak hartzen ditu eta, horien gain, baztandarroi erabakimena kentzen. Lekarozko Aroztegiako proiektua hasieratik lekaroztarren nahiaren kontra egin da, herritarren iritzia eta borondatea errespetatu gabe". Oraingo udalez gaindiko plana ere inposizio garbia dela uste du Batzar Nagusiak.

"Geroa Bairen gobernu berriak inposizioaren jarrera zaharrarekin segitzeko erabaki politikoa" hartu duela uste du Batzar Nagusiak. "Aldaketa Belateko tuneletan gelditu da. Baztanerat ez da iritsi. Ez da onargarria, ez da onartzen ahal".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


Elurre Iriarte: “Aroztegiaren kontrako kanpainak egiten segituko dugu”

Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.

 


2024-07-17 | ARGIA
Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat, Aroztegiaren aurkako kanpaldiagatik

“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.


2022-05-16 | ARGIA
Aroztegiako obrak geratzea lortu eta urtebetera, festa egin dute Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.


Aroztegiako erresistentziaren lehen urteurrena ospatuko dute maiatzaren 14an Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.


2022-02-16 | ARGIA
Aroztegiko lanak legez kanpo hasi zirela berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Herritarrek eta Baztango Udalak esandakoa berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako epai batek. 2021eko maiatzean abiatutako Aroztegia urbanizatzen hasteko lanak legez kanpo egin zituzten.

2022-01-27 | ARGIA
Aroztegiako proiektuaren aurka egiteagatik, sei herritarrek deklaratu behar izan dute Nafarroako Auzitegian

Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.


2022-01-05 | ARGIA
Sei pertsona deklaratzera deituak, ustez Aroztegiako makroproiektuaren aurkako desobedientzia ekintza gauzatzeagatik

Aroztak Herri Ekimenak jakinarazi du sei pertsona epailearen aurretik igaro beharko direla, Aroztegiako makroproiektuaren aurkako protesten harira. Ekimenak babesa helarazi die, eta mobilizazioak deituko dituela iragarri.


2021-09-22 | ARGIA
Mozal legeaz zigortu dituzte Ahotsa eta Ekinklikeko kazetari bana, Aroztegiko protestez informatzeagatik

Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.


20.000 euroko isunak ezarri dizkiete Aroztegiaren aurkako kanpaldia egin zuten ekintzaileei

Hamar pertsona auzipetu dituzte egitasmoan parte hartzeagatik. "Herri oso baten kontrako erasoa" dela salatu dute, eta "herri gisa erantzungo" dutela ziurtatu.


2021-06-08 | Erran .eus
Diru-bilketa hasi dute Aroztegiko kanpaldian isundutakoak laguntzeko

10 isun hartu zituzten joan den astean Aroztegiko proiektuaren kontrako mobilizazioetan parte hartu zuten herritarrek.


2021-05-19 | ARGIA
Aroztak taldeko hamar ekintzaile deklaratzera deitu dituzte

Astelehenean helarazi zizkien Guardia Zibilak deklaratzeko zitazioak. Bi egun lehenago, larunbatean, ehunka pertsonak parte hartu zuten Aroztak taldeak Aroztegiaren aurka deitutako manifestazioan.


Ehunka lagunek Aroztegiko proiektua gelditzeko eskatu dute Baztanen

Aroztak Herri ekimenak deituta Elizondotik Lekarozera manifestazioa egin dute Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatzeko. Antolatzaileen arabera, 2.500 pertsona inguruk parte hartu dute.


2021-05-14 | Erran .eus
“Aroztegiko proiektuan dauden 20 lursail inguru herritarrenak dira”

Lekarozko Aroztegiko proiektuak barnean hartzen dituen lau lursail ditu Astiz familiak Telleria auzoan. Enpresarekin bizitako esperientzia kontatu dio Nekane Astizek Ttipi-Ttapari.


Eguneraketa berriak daude