Igandean ospatuko den Baztandarren eta euskararen besta haundian sortutako hondakinen kudeaketa arduratsuago baten alde eginen dute antolatzaileek Baztango Udalaren laguntzaz.
Azken urteotan zentzu edo norabide honetan pausuak eman badira ere, aurtengoan besta erraldoi honek sortutako hondakin kantitate handi horren kudeaketa hobetze bidean aurrerapausuak emanen dira Baztango Udalaren eta Baztandarren Biltzarra elkartearen elkarlanari esker.
Duela urte batzuetatik hona erabiltzen diren edalontzi berrerabilgarriekin jarraituko da noski, honekin sortutako zabor kopurua neurri handi batean murriztea lortzen delarik beti ere zentzu egokian erabiltzen badira. Hauen kasuan, bestan zehar egiten diren kontsumizio guztietarako erabili ondoren besta akitzen denean itzultzea litzateke egokiena datorren urterako erabilgarri egon daitezen.
Edalontziez gain, joan den urtean hasitako hondakinen bereizketa bideari jarraituko zaio. Aurtengoan ere sortutako hondakinak gaika sailkatzeko edukiontziak paratuko ditu Baztango Udalak. Joan den urtean baino edukiontzi gehiago izanen dira eta aurten gai organikoaren bereizketan saiakera berri eta kontrolatuagoa egitea aurreikusten da gainera. Lanean laguntzen eta zerbitzatzen arituko den jendeari hondakinak era egokian bereizteko argibideak eta afitxak emanen zaizkie, edukiontzi bakoitzean bota beharreko hondakinen irudiak paratuko dira eta megafonia baliatuz ere egunean zehar hondakinen kudeaketa egoki baten aldeko mezuak bidaliko dira herritarren partehartzea eskatuz.
Egitarau zabala
Uztailaren 17an ‘Baztanen Eskuara barra-barra’ leloarekin, 53. aldiz ospatuko den Baztandarren Biltzarra egun handiari dagokionez, 10:00etatik aitzinera, goiz osoan artisauen erakusketa egonen da ikusgai Pedro Axular karrikan. 11:00etan herri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko da. 14:00etan Mutildantzak izanen dira Elizondoko plazan eta ondotik herri bazkaria izanen da Merkatuko zelaian. Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak edo eztei-soinuak, Baztandarren Biltzarraren mezua, sari banaketa, animazioa eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan.
18:00etan hasita Trikidantz taldeak dantzaldia eskainiko du Laxoako plazan eta 20:00etan Oharkabe taldeak hartuko dio lekukoa. 01:00etatik aitzinera, Tirry&Tery Djak ariko dira Laxoako plazako Baztandarren Biltzarraren ostatuan.
Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Bi urtean 5.000 tona lixibiatu baino gehiago prozesatu ditu Ecofert Sansoain enpresak
Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]
Aranguren, Irulegiko Eskua agertu den bailara, zortzi herrik osatutako Iruñerriko haran irekia da. 1990eko hamarkadaren hasieran Gongora herrian egin zuten zabortegiaren aurka tinko bildu ziren orduko 1.200 bizilagunak. Borroka hartatik sortu zen haien herriak... [+]
50 urte bete berri dituzte Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak eta Nafarroako Emausko Trapuketariek, eta bietan buru belarri lanean Luzio Tabar, lehenbizi euskaltegian eta trapuketariekin orain. Bietan ezaugarri komun asko: biak herri ekimenak, behar sozial bati ... [+]
Hori uste dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Koordinadorakoek, eta horregatik astelehen goiz honetan enpresak Caparroson eraiki nahi duen araztegi berriaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Iruñean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren atarian.
Uztailaren 3tik aurrera ezin da erabilera bakarreko plastikozko produkturik saldu Nafarroan, hondakinei buruzko foru legeari esker. Berez, Europa osoan sartu da indarrean EBren zuzentaraua, baina estatuek transposizioa egin gabe daukate: Nafarroako Gobernua zentzu horretan... [+]
Ingurumenaren zaintzan diharduen elkartearen esanetan, Nafarroako hondakin organikoaren zati handi bat Caparrosoko HTN biometanizazio enpresara bideratzen da eta handik ateratzen diren hondakinekin inguruko lur soroak kutsatzen dira.
Nafarroako Hondakinen Partzuergoa 15 mankomunitatek eta NILSA sozietate publikoak osatzen dute, eta aste honetan on line hezkuntza-programa abian jarri du hondakinen soerreraren prebentzioa, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka edo ekonomia zirkularra sustatzeko jarduerekin.
Hori da Sustrai Erakuntza fundazioak zabaldutako agiri batean atera duen ondorio nagusia. Joan den astean Nafarroako Legebiltzarrean Iruñerriko hondakinen bilketaz aritu ziren. Oinarrian, planta hori Imarkoaingo Garraioaren Hirian (Noain) edo Gongorako zabortegian... [+]
125 milioi eurorekin, Nafarroako aurrekonturik handienetan hirugarrena du Iruñerriko Mankomunitateak, eta 350.000 biztanle ingururi ur hornidura, zaborren bilketa edo hiri garraioa eskaintzen dizkie. Irailaren 28an ikusmin handia piztu zuen mankomunitateko presidentea... [+]
Berez Navarra Sumako hautagaiak irabaziko zuela aurreikusten zen, baina ostegun goizean Aritz Ayesa EH Bilduko hautagaiak eta orain arteko lehendakariak bere hautagaitza erretiratu zuen, adieraziz saiatuko zirela independenteren bat atera zedin lehendakari.