argia.eus
INPRIMATU
Bayerrek Monsanto erostea zer ondorio izan dezakeen ikertu nahi du Europak
  • Europako Batzordeak iragarri du sakon aztertu nahi duela Bayer konpainiak Monsanto erosteak kalterik egingo ote dion pestiziden eta hazien merkatuari. Bruselak adierazi du fusio-operazioa burutzeak bi arlo horietako munduko enpresarik handiena sortuko lukeela, eta horrek lehiakortasuna gutxitzeko arriskua dakarrela.

Unai Brea @unaibrea2 2017ko irailaren 04a
(Irudia: www.gmwatch.org)

Ohar baten bidez, Europako Batzordeak gogorarazi du bi transnazionalek dagoeneko oso kontzentrazio handia duen sektore batean dihardutela, alde batetik DuPont eta Dow Chemical eta bestetik Syngenta eta ChemChina batu eta gero. Europar agintariek azpimarratu egin dute gaur egun Monsantok eta Bayerrek elkarrekin lehiatzen diren produktuak ateratzen dituztela merkatura.

EBk susmoa du bi erraldoiek bat egiteak prezioak handitu, kalitatea murriztu, berrikuntza moteldu eta nekazarien hautatzeko ahalmena gutxitu lezakeela. Horregatik, hiru hilabeteko epea eman diote euren buruei operazioaz erabaki bat hartzeko.