argia.eus
INPRIMATU
Ttinka
Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna bidean da
  • Urte hondar edo heldu den urte hastapenean idekiko da Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna, Lakarrako apezetxe ohian.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2018ko urtarrilaren 18a
Ttinkaren aurkezpena.

Proiektuak kasik bost urte eman ditu gauzatzeko, bainan euskarazko harrera eginen duen Mikro haurzaindegiko obrak hasiak dira eta izena oraindanik eman daiteke. Xehetasunak edo izen emaiteak egiteko: ttinkahaurzaindegia@gmail.com.

Proiektuaren istorioa kondatu dauku Jean Mixel Bicain Gamarteko auzapezak. Ondotik Leire Bidart Ttinka haurzaindegiko kideak elementu praktikoak emanen dauzku.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.