argia.eus
INPRIMATU
“Batzuek armak hartu dituzte Gaddafiren kontra borrokatzeko; guk, arkatzak”
  • Muhamed Khalifa Libiako gatazkaren erdian sortu den astekari bateko erredaktore burua da. Amazigh beraien hizkuntzan idazten dute eta garrantzitsua deritzo biztanleek albisteak amazigheraz irakurtzeko aukera izateari. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio eta guk pasarte batzuk bildu ditugu:

2011ko irailaren 05a
Muhamed Khalifa (Karlos Zurutuza)

"Gaur arte baino ez ezin izan dugu idatzi gure hizkuntzan. Gaddafiren garaiak oso txarrak izan dira libiarrontzat, arabiarrak nahiz amazighak izan. Adierazpen askatasunik izan ez ezik, Gaddafirekin ezin ginen inondik ere mintzatu gure hizkuntzan, eta debekatuta zeuden gure kultura eta hizkuntzari buruzko liburu eta argitalpen oro. Neronek arazo ugari izan nituen Poliziarekin, Marokoko amazighei buruzko liburu bi izateagatik etxean. Nik zorte handia izan dut, baina batek baino gehiagok urteak eman ditu kartzelan, askotan epaiketarik edota kontrako kargu zehatzik izan gabe."

(...)

"Oraingoz, oso baliabide urriak dauzkagu. Ikusten duzun bezala, fotokopiatutako aleak dira denak. Hau guztia libiar diasporak ordaintzen du. Era berean, esperientziarik gabeko boluntarioak gara denok. Batzuek armak hartu dituzte Gaddafiren kontra; guk, arkatzak."