Aldaketaren premia: hori da Goicoechea auziko ikerketa batzordeak gaur irakurri dituen ondorioetan ikusten dena. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio.
Nafarroako legebiltzarkideek bat egin duten testuak erantzukizun politikoak eskatzen ditu, Barcinaren dimisioa eta hauteskundeen aurrerapena. PSN, Bildu, Aralar, Ezkerra eta Geroa-Bai alderdiek eskakizun komun horietan ados daude. UPNk eta PPk berriz, uste dute ustelkeriarik "ez dela frogatu".
Komisioaren gehiengoak ekintzen larritasuna azpimarratu du beraz, jasotako dokumentazioa ikertu ostean.
Idoia Nievesek eskainitako datuak ikertu ostean, sinesgarritasuna eman dio batzordeak datu horien artean aurkitzen den mezu elektronikoari. Bertan, Goicoecheak CANeko babestutako datuak eskatzen zituen.
BEZaren atzerapenenei dagokienez, Nafarroako Gobernuak erabakia ezkutatu zuela aipatu eta Barcinaren erantzukizun falta azpimarratu da.