argia.eus
INPRIMATU
Bateraguneko kideek espetxean jarraitzea erabaki du konstituzionalak
  • Bateragune auziko kideei ezarri zitzaien 6 urteko espetxe zigorra osorik betearaztea erabaki du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. Eldiario.es agerkariak argitaratu du lehenik albistea eta El Mundok ere eman du filtratutako informazioaren berri.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 04a
Bateragune Auziko kideak, epailearen aurrean deklaratu zutenean.

Batasuna alderdia berregituratzen saiatzea egozten diete. Defentsak ez du berririk jaso.

Pasaden Maiatzaren 22an fiskaltza ministerioak egindako idatziaren arabera. Bateraguneko kideak espetxean mantentzea erabaki  dute epaileek, oihartzun handiko delitua dela ihardetsita. Biktimen oroimena errespetua eta legean oinarritutako bake soziala bermatu dadin.

Maiatzaren 9an, Auzitegi konstituzionalak tramitera onartu zuen Bateraguneko kideen errekurtsoa. Baina azkenean estatuko estamentu judizialek berretsi egin dute Ezker Abertzaleko kide diren Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta  Arkaitz Rodriguezen aurkako espetxe zigorra.