argia.eus
INPRIMATU
‘Bateragune’ auziko epaiketa atzera bota du Konstituzionalak, defentsaren helegiteaz erabaki bitartean
  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak aho batez onartu du behin behineko neurri bezala Bateragune auziko epaiketa berriz ez egitea. Hala eskatu zuen Iñigo Iruin auzipetuen defentsako abokatuak helegite batean.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 28a
(argazkia: EH Bildu)

Pasa den abenduan Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen berriz epaitu behar zirela Bateragune auziko auzipetuak, hutsetik. Defentsak baina helegitea aurkeztu zuen Espainiako Konstituzio Auzitegian, berriz epaiuak izan behar diren pertsona horien eskubideak urratzen zituela argudiatuta, eta honek duela bi aste tramitera onartu zuen helegite hori. Orain jakinarazi du –EFE albiste agentziak zabaldu duenez– epaiketa berriz egiteko Gorenaren ebazpena bertan behera uzten duela, helegite horren inguruan ezer erabaki artean behintzat.

Bateraguneko bo auzipetuek osorik bate zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011n ezarritako kartzela zigorra. Zehazki, Miren Zabaletak, Arkaitz Rodriguezek eta Sonia Jacintok seina urte, eta Arnaldo Otegik eta Rafa Diezek sei urte eta erdi egin zituzten giltzapean.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, Estrasburgok, bertan behera utzi zituen zigor horiek 2018an, eta horren harira agindu zuen Gorenak epaiketa berriz egitea.