argia.eus
INPRIMATU
Hildako bat eta bost kasu berri Basurtuko ospitaleko COVID-19aren foku berrian
  • Erietxean guztira 25 dira COVID-19ak kutsatu berriak. Horietako bederatzi langileak dira, hamabi egoiliarrak eta lau bisitariak. Gaixotasunak jota, lagun bat zendu da asteazken honetan.

Mikel Eizagirre 2020ko ekainaren 10
Basurutuko Ospitalea

Basurtuko Ospitaleko zuzendari Eduardo Maizek EiTBri jakinarazi dionez, koronabirusak bost kasu berri eragin ditu erietxean. Horrenbestez, dagoeneko 25 dira aipaturiko Bizkaiko ospitale honetan piztu den foku berrian kutsatutakoak. Gainera, gaixotasunak hildako bat ere utzi duela iragarri dute asteazken goizean, baina ez dute zehaztu COVID-19aren azken agerraldi honek sortua den ala ez.

Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, 423 PCR egin dituzte Basurtun, eta 25 izan dira emaitza positiboa eman dutenak. Horietatik hamabi egoiliarrak dira, bederatzi ospitaleko beharginak eta lau bisitariak. Ospitaleko 4.500 profesionalei PCR frogak egingo dizkietela ere jakinarazi dute.