argia.eus
INPRIMATU
Basque Culinary Centerren eraikin berria egin ahal izateko azken tramitea onartu du udalak
  • Tokiko Gobernu Batzordeak obra handiko lizentzia ematea onartu du Basque Culinary Center fundazioari (BCC), hark Okendo Alden Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikina eraiki dezan.

Aitor Odriozola Zubillaga Irutxuloko Hitza @irutxulo 2023ko urriaren 04a
Gastronomy Open Ecosystem egoitza, Basque Culinary Centerren egoitza berria. (Simulazioa: BIG)

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, batzordeak onartutakoa udalaren azken tramitea da lanak hasi ahal izateko. BCCk azaroan hasi nahi ditu lanok, eta astearte honetan onartutako lizentziarekin udalak argi berdea eman dio aukera horri.