Azaroan ziren Manteoko Basque Culinary Centerren egoitza berria (GOe) eraikitzen hastekoak, eta, horren aurrean, Ulia Auzo Elkarteak manifestaziora deitu du berriz ere. Ostiralean mobilizatuko dira (hilak 10), 19:00etan, Okendo Kultur Etxetik abiatuta.
Horrela, herritarrak animatu dituzte manifestaziora “zarata egiteko traste guztiekin, kartelekin, pankartekin, sukaldari txanoekin, eta abarrekin” joatera. “Manteorentzat gauzatu ez diren proiektuak asko izan dira urte hauetan zehar: guztion artean lortuko dugu BCC berriaren zentzugabekeria hau atzean geratzen den horietako bat izatea!”, gehitu dute.
Gaiarekin lotuta, erreportajea Aitor Odriozola Zubillagaren eskutik: GOe: hiria saretu ezin duen proiektu korapilatsua.