Edariak eta Ardoa (EDA) Drinks & Wine Campusak bigarren egoitza bat izango du Arabako Errioxan, Gasteizkoarekin batera. EDA Basque Culinary Centerrek “garatu eta gidatutako” proiektua da, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatu dute. “EDAk Araba munduko ardoaren eskualde handien mailan kokatu nahi du”, diote campusaren sustatzaileek.
Asteartean aurkeztu dute proiektua Guardian bertan, sektoreko, eskualdeko eta instituzioetako ordezkariekin. Proiektuak Arbako aldundiaren eta Jaurlaritzaren laguntza du, eta Guardian izan dira, besteak beste Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua eta Ramiro González Arabako ahaldun nagusia.
Jaurlaritzaren irekia.eus webgunean irakurri daitekeenez, Guardiako EDAren egoitzak “proiektua indartuko du Vitoria?Gasteizko egoitzarekin batera, sinergiak batuko dituzte ardoaren eta edarien balio?katearen alde, unibertsitate?prestakuntzaren, ikerketaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzarako laguntzaren bidez”.
Guardiako 3.900 metro koadroko lursail batean 2.500 metro koadroko eraikina altxatzea da asmoa. Eraikina 2026rako aurreikusi dute, eta iragarri nazioarteko lehiaketa bat abiatuko dela eraikina hautatzeko, “Arabako Errioxan higiezin sinbolikoak eraiki dituzten upategi ugarien ildotik".
Mundu mailan erreferente
“EDAk Araba munduko ardoaren eskualde handien mailan kokatu nahi du, hala nola Bordele, Napa edo Adelaida, baita leku horietan dauden goi?mailako unibertsitate eta zentro espezializatuei dagokienez ere”, diote proiektuaren sustatzaileek.
Alea-k aurkezpenera bertaratu ziren hainbat ordezkariren hitzak jaso ditu. "Arabarentzat eta Euskadi osoarentzat aitzindaria eta estrategikoa den proiektu bat” da EDA, Tapiaren arabera. “Arabako Errioxa munduko ardogintza izendapenen artean” kokatzea da helburua, Gonzaloren esanetan. “EDAren konpromisoa da mahastizaintzako eta ardogintzako industrian berrikuntza, ekintzailetza eta jasangarritasuna bultzatzea”, adierazi du Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak.