argia.eus
INPRIMATU
Basoen Nazioarteko Egunean FAOk biomasaren erabilera energetikoa bultzatu duela salatu dute
  • Europako 46 erakundek gaitzetsi dute NBEren Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) Basoen Nazioarteko Egunean basoak erretzea bultzatzea. Basoen ekosistemaren iraupenaren eta zaharberritzearen alde egitea eskatu diote.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko martxoaren 21a

Gutunaren sinatzaileek biomasaren erabilera energetikoaren aurka azaldu dira eta FAOk hartutako jarrera kritikatu dute, uste baitute ez duela kontuan hartu bioenergiak kalte egiten diela “ingurugiroari, klimari eta gizakiari”.

“Biomasaren erabilera energetikoak emisiorik ez duela diote, baina ikerketa zientifiko askok baieztapen hori gezurtatu dute”, ohartarazi du Ekologistak Martxan erakundeak. Zurezko biomasa “karbonoan neutroa” eta “sostengarria” bailitzan aurkeztea leporatu diote FAOri.

Gutunaren sinatzaileek gogorarazi dute biomasak ezin duela bioerregaien eskaria asebete, eta horrek landaketen eta baso mozketenganako dependentzia ekarriko lukeela.