Laborariek erretreta hartzean eta etxaldearen transmisioa egiterakoan aintzat izan beharrekoez hainbat topaketa antolatu ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, uztaila bitarte. Galdera eta kezka guztiez gogoetatzeko parada izan nahi dute topaketek.
Ainiza Monjolosen izango dira saioak eta honako gaiak landuko dituzte: erretretarako eskubideak, dispositibo fiskalak, familia antolamendua, etxaldearen balioa estimatzea eta etxaldea transmititzeko proiektua eraikitzea.
Erretreta eskubideez mintzatzeko Isabelle Laclau MSAko aholkularia izango da (maiatzaren 19an, 9:30ean); fiskalitateaz berriz, jurista bat arituko da (ekainaren 2an, 10:30ean); familia antolamenduari lotuta, Christophe Gourgue notarioak familiaren baitako transmisio moldeak azalduko ditu (ekainaren 10ean, 13:30ean); etxalde baten balioa nola estimatu esplikatuko du Anita Lacarra lur-adituak (ekainaren 14an, 9:30ean); eta Brigitte Chizelle soziologoak etxaldeen transmisiorako hainbat gako emango ditu, uztailean gidatuko dituen bi saioetan.
Xehetasun gehiago, 05 59 37 18 82 telefonoan (EHLG).