argia.eus
INPRIMATU
‘Baserriko plaza’ ekimena jarri dute martxan baserritarren produktuak herritarrengana iristeko
  • Baserritarrek internet bidez beraien produktuak saltzeko aukera izan dezaten baserrikoplaza.eus webgunea sortuko dute.

Erran .eus @erran_eus 2020ko martxoaren 18a

Baserriko Plaza ekimena jarri dute martxan tokiko baserritarren elikagaiak herritarrengana irits daitezen. Tokiko baserritar txikiengana ere zabaldu nahi lukete ekimena, argia da zabaldu nahi duten mezua: «balia dezagun egoera hau denok indartzeko».

Horretarako web orrialde bat martxan jartzen ari dira baserrikoplaza.eus. Bertan baserritar txikiek salgai jarriko dituzten beraien produktuak. Azaldu dutenez logistikoki ahalik eta modurik sinpleenean antolatuko dira: herri edo eskualdeka, dagoeneko sortu diren zaintza sareen bidez edota sortuko dituzten beste modu eraginkorrenen bidez.

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak baserrikoplaza@gmail.com helbidera idatzi edo 688 867 70 20 zenbakira dei dezake. Ekimenean parte hartu nahi dutenei ere bertan jakinaraziko dizkiete hurrengo pausoak.

Egoerak azkartasunez jokatzea eskatzen dietela ere azaldu dute, «produktuetako batzuk galkorrak direlako, azkar jokatu beharra dugu. Ahalik eta erangikorrenak izaten saiatuko gara».