argia.eus
INPRIMATU
Basaurin hildako langilearengatik protestak deitu dituzte
  • Ostiralean Basaurin hildako beharginaren lan-baldintza kaxkarrak salatu dituzte sindikatuek eta mobilizazioa deitu dute astelehenerako.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko urriaren 02a

Basauriko AMEBIL enpresan hildako langilea azpikontrata batean ari zen lanean. LABen iritziz eragin zuzena du lan istripuetan, “hildakoen %65 azpikontratutako langileak direlako”.

Urtea hasi denetik, gutxienez, 44 langile hil dira lan istripuz edo lan istripuen ondorioz Euskal Herrian. Araban 3, Nafarroan 10, Gipuzkoan 15 eta Bizkaian 16.

LABk eta ELAk urriaren 2an, 11:30ean, AMEBIL (Azbarren kalea , 3 – Basauri) enpresa aurrean elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.