argia.eus
INPRIMATU
Basauriko espetxean hilda aurkitu duten preso baten heriotza ikertzen ari dira
  • Basauriko espetxean bere buruaz beste egin duela uste den preso baten heriotza ikertzen ari dira. Mota honetako lehenengo kasua da, Eusko Jaurlaritzak espetxeen gestioa bere gain hartu zuenetik.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 14a

Eldiario.es-ek jakitera eman duenez, joan den ostiralean espetxeratu zuten preso prebentiboa astelehen honetan hilda aurkitu dute bere zeldan. 2021etik, Jaurlaritzak du EAEko hiru espetxeen kudeaketa eskumena.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak saileko ordezkaritza zabal batek ezohiko bilera egin du Eusko Legebiltzarreko alderdiekin, kasuaren inguruan dagoen informazioa eta abiaturiko protokoloen berri emateko. Bai Espetxe Inspekzioa bai ordezkaritza judiziala ikertzen hasiak dira gertaturikoa.

Jaurlaritzaren hitzak bildu ditu Eldiario.es-ek: “Tamalez, suizidioaren arriskua ohikoa da mundu osoko kartzeletan, batez ere espetxeratze probisionalean dauden pertsonen kasuan”.