argia.eus
INPRIMATU
Basagoitik Rajoyri esan dio Lopez eta Urkulluren “konplizitatea” bilatuko duela ETArekin amaitzeko
  • Antonio Basagoiti Euskadiko PPko burua eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea Madrilgo Moncloa jauregian bildu ziren atzo goizean Euskal Herriaren egoeraren inguruan hitz egiteko. Basagoitik azaldu zuenez, ETArekin amaitzeko Patxi Lopez eta Iñigo Urkulluren "konplizitatea" bilatuko duela jakinarazi zion Rajoyri. Hala ere, presoen gerturatzea PPren lehentasunen artean ez dagoela adierazi du eta ETAri "desegiteko" eskatu dio.

2012ko otsailaren 15
Basagoiti eta Rajoy gaur goizeko bileran.

Basagoiti baino lehen, urtarrilaren 27an Rajoyk Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hartu zuen eta handik lau egunera Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea. Biek ere espetxe politika aldatzearen beharra azpimarratu zioten eta, itxura batean, Rajoyk harrera ona egin zien euren eskaerei.