argia.eus
INPRIMATU
Basagain eta Buruntza indusketa guneak kultura ondasun izendatu dituzte

2010ko otsailaren 03a

Anoetako Basagainen eta Andoaingo Buruntza mendian dauden Burdin Aroko herri harresituak kultura ondasun izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Basagainen indusketa lanak egiten aritu izan dira azken urteetan (ikusi Argia astekariko erreportajea) eta bertan K.A. lehen milurteko aztarna arkeologiko baliotsuak aurkitu dituzte arkeologoen ustez, garai hartako Gipuzkoako indusketa gune garrantzitsuena bilakatuz. Buruntzaren tontorrean, berriz, harkaitzez eta harresiz osatutako herrixka txiki baten aztarnak daude. Baliteke bi enklabeek nolabaiteko harremana edukitzea, elkar ikusten baitute.