Bartzelonako Udalak lortu du alokairu eskuragarriaren merkatuan1.097 etxebizitza sartzea. Ada Colau alkateak ziurtatu du legealdiaren amaierarako 10.000 etxebizitza publiko lortzea aurreikusten duela.
Barcelona en Comú alderdiaren apustu nagusietako bat etxebizitzarako sarbidea zen, baina Hipotekak Kalteturikoen Plataformako bozeramaile ohiak Bartzelonako alkatetza eskuratu zuenetik higiezinen jarduerak gora egin du eta alokairuen pisuak garestitu dira. Hortaz, Udalak adierazi du beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela arazoari aurre egiteko.
2016. urtearen amaieran martxan jarri zuten Tu tens la clau kanpaina (Zuk duzu giltza) etxebizitza hutsak eskuratzeko, eta dagoeneko 100 lortu dituzte, udalaren Etxebizitza Poltsan zeudenekin elkartu dituztenak.
Legegintzaldia amaitzen duenerako 6.500 etxebizitza publiko izatetik 10.000 izatera pasatzea lortu nahi duela adierazi du Ada Colauk.