Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.
Xavier Trias Bartzelonako alkateak (CiU) esan du “neurriak hartuko dituela lizentziarik gabe obrarik egin ez dezaten”, El Pais egunkariak argitaratu duenez.
Sants Montjuïc barrutiak jakinarazi du azaroren 25ean bidali zitzaiela etxe okupatuko kideei obrak geldiarazteko abisua.
Can Vies zentro sozialeko lagunek berriz, azaldu dute ez dutela inongo jakinarazpenik jaso eta beraz, berritze lanekin jarraituko dutela.
Hauteskunde aurreko "maniobra" salatu du Can Viesek
Etxe okupatuko kideek agiri batean esan dute Udalaren abisuak hauteskunde aurreko “maniobra” baten parte direla.
“Can Viesen aurka egiteko baimen falten kontuari heltzea, galtzaile txarra izatea da”, haien esanetan.
Indentifikazioekin eta grabazioekin zentro sozial okupatuko kideak beldurtu nahian ari direla ere salatu dute.
90.000 euro eraikina berritzeko
Eraistearen ondoren eraikina oso egoera larrian geratu zen maiatzean. Bertako kideek 90.000 euro inguru bildu dituzte momentuz zentro soziala berritzeko.
Ordutik, hainbat kexu izan dituzte eta azkenik obrak gelditzeko agindua iritsi zaie.
Informazio gehiago:
Can Vies zentro sozialeko berritze prozesuaren irudiak jasotzen dituen bideoa: