argia.eus
INPRIMATU
Barrundiako EAJ-ko zinegotzi guztiek dimititu dute
  • Ordezko zinegotziek ez dituzte hartu nahi dimititutako kideen lekuak.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 12a
Barrundian 2015eko hauteskundeetara aurkeztu ziren EAJko kideak (Argazkia:El Correo)

Ekainaren 13an aurkeztu zuen bere dimisioa “arrazoi pertsonalengatik” alderdiko bozeramailea den Maria Jesus Gomezek. Julia Diaz de Mendibil eta  Jose Antonio Perez de Arreculeak ere euren dimisioa aurkeztu zuten uztailean.

Gomezek adierazi du bere erabakiak ez duela zerikusirik EAJ-rekin, erabakia “erabat pertsonala” dela. Araba Buru Batzarrak dio udalerriko arazoa dela eta alderdiari ez diola eragiten. Gomezek gaineratu du uztail bukaeran Araba Buru Batzarrera eraman zutela egoera eta bilera eskatu zutela. Oraindik bilera horren zain daude.

Ozaetan, Barrundia udalerriko herriburuan, bizilagun guztien ahotan dabil kontua. El Correok jaso duenez, bizilagunek uste dute “zinegotziek herriarentzat lan egin” nahi zutela, baina ez zutela alderdiaren babesik sentitzen. AHT eta uraren kudeaketa bezalako gaiek ere eragin zian dutela uste dute.