argia.eus
INPRIMATU
Bardoetako finala, larunbatean Lekunberrin
  • Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenak laugarren edizioa du aurtengoa. Baztan-Malerrekako 'Addams familia', Lesakako 'Unibertsolariak' eta Leitzako 'Aldatzea komeni' taldeak lehiatuko dira finalean. Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian egingo da, 17:30ean hasita. Sarrerak agorturik daude jada.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 22a
Bardoetako hiru talde finalistak

Hiru taldeetako bertsolariak dira oholtzara igoko direnak eta haien artean txandaka egingo dituzte finaleko lan guztiak. Era berean, hiru taldeetako aurkezleen artean bideratuko dute saioa. Eta Bardoetan ohikoa denez, beste taldeetako kideek zein entzuleek izango dute saioa epaitzeko ardura.

Finala amaituta, triki poteoa abiatuko da Lekunberrin barna eta eguna amaitzeko Bardoen afaria egingo da, sagardotegian bertan.