Txapelketaren bigarren faseko azken lau saioak jokatu dira joan den asteburuan eta hiru talde sailkatu dira final handirako: Baztango Lepanatuek 2, Iruñeko Bertze Maldikoak eta Leitzako Harrapazank taldeak.
Txapelketa otsailaren 7an hasi zen. 16 taldek parte hartu dute, guztira 110 parte-hartzailerekin. Orotara 23 saio izan dira Nafarroako hainbat herrietako elkarte, gaztetxe eta ostatuetan.
Finalerako sarrerak
Finalerako sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean, 10 eurotan Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, langabetuentzat eta 16 urtetik beherakoentzat; eta 15 eurotan gainerakoentzat.
Finala amaituta, Bardoen amaierako afaria egingo da Linddurrenborda sagardotegian. Afarirako txartelak ere salgai daude webgune berean.