Benetako armak erabiliko dituzte bihar eta etzi Bardeako Tiro Poligonoan ariketak egiteko. Eremu horren inguruan zenbait bide itxi eginen dituzte "segurtasuna" ziurtatu nahian. Bardenas ya! taldeak salatu du "beste behin arriskuan jarriko dituztela Bardeako eremuak eta herritarrak". Bardeako Komunitatearen weborrian jasotako informazioari esker jakin du talde horrek aste honetako jardueraren berri.
Nafarroako Gobernuari eskatu diote ikertu dezala zertara bideratzen duen Bardeako Komunitateak ariketa horiengatik ateratzen duen dirua: "Kontuak eskatu diezazkietela, ordainagiriak eta ardurak hartu behar badituzte, har ditzatela".