argia.eus
INPRIMATU
Bardeako tiro zelaiaren kontrako XXXI. martxa egingo dute igandean
  • Bardeako Tiro Poligonoaren Kontrako Asanbladak, beste hainbat eragileren babesarekin, ‘Bakearen Lurraldea’ goiburu duen martxara deitu du ekainaren 3rako.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 01
Bardeako tiro poligonoaren kontrako 2016ko martxa (Román Fernández)

Martxaren helburu nagusia Bardeako Parke Naturalean dauden instalazio militarrak desegiteko eskatzea da. Ekologistak Martxanek adierazi duen modura, berau erabiltzen dute NATOren hegazkinek entrenamenduak burutzeko, eta bertan frogatzen dituzte Ekialde Hurbileko eta Afrikako gudetan erabiltzen dituzten lehergailu eta misilak. “Ondo dakigu zeintzuk diren guda hauen ondorioak: milaka hildako eta beraien herrialdeetatik ihes egitera behartuta ikusi diren milioika pertsona”.