argia.eus
INPRIMATU
Bardeako tiro poligonoa bertan behera uzteko eskatu du berriz ere Nafarroako Parlamentuak
  • Natur eremu babestua izan dadin eskatzeko adierazpenak Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren botoei esker egin du aurrera. Tiro eremua Espainiako estatuaren eskumena da.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko urtarrilaren 24a
Bardeako poligonoaren aurkako manifestazio bat. (Arg: Euskalerria Irratia)

Beste behin, Bardeako tiro eremuaren aurka azaldu da Nafarroa, haren kontrako deklarazioa onartu baitzuen atzo parlamentuak, natur eremu babestu bihurtu dadin. Arazoa: ez dagokiola parlamentuari kudeaketa, baizik eta Espainiako estatuari.

Bardeako Batzordeari eta estatuari eskatu die, ondorioz, 2018an amaitzekoa den hitzarmena automatikoki ez berritzeko. Ildo berean, "bakearen kultura" sustatzea da adierazpenaren azken puntua.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.