Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak esan du D ereduaren eskaera murriztu dela UPNk ingelerako eredua (PAI) indartu duelako. Ingelesaren alde “apustu handia” egin dutela dio.
TDT Party taldeko 13TV katean hezkuntza gaien inguruan mintzatu da agintaria.
“Ez gara ari jasotzen euskarazko eskaera handiagoa beste hizkuntza bat eskaintzen ari garelako, ingelesa. Apustu handia egiten ari gara. Horregatik, lehen Nafarroako Parlamentuak eskatzen ziguna baino gutxiago egin behar izan dugu D ereduarengatik”. Hala mintzatu da, Antonio Jiménezek zuzendutako saioan.
Guardia Zibilak Nafarroako D ereduko irakasleen inguruan egindako txostenari buruz galdetuta, “terroristak” hezkuntzan ez egoteko neurriak hartuko dituela nabarmendu du. “Legeak aldatu behar badira aldatuko dira”.
“Euskararen etsai handiena ezker abertzalearen inguruko pertsonak dira; hezkuntzan infiltratzen dira”, salatu du.
Euskararen matrikulazioaren inguruan solasean:
El Cascabel saioaren hasierako partea. Tartalariak, PSN eta hezkuntza hizpide:
TDT Party taldeko Intereconomía kateak ere orain bi aste aztertu nahi izan zuen Nafarroako D eredua, eta kamera ezkutuarekin sartu zen Iturrama institutura. Bideoak kexa ugari jaso du hezkuntza komunitatearen partetik: