argia.eus
INPRIMATU
Barcina badoa
  • Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak iragarri du ez dela UPNren zerrendaburu izango hurrengo foru hauteskundeetan.

ARGIA @argia 2014ko azaroaren 11
2011tik bere esku dagoen kargua utziko du Barcinak 2015ean astelehenan iragarritako erabakiaren ondorioz (argazkia: Diario de Noticias).

Urgentziaz deituriko prentsaurrekoan eman du berria Barcinak berak. Zerrendaren buruan izango ez dela esatearekin batera, “beharrezkoa jotzen den zerrendako postuan” egoteko prest agertu da.

“Nire bizitza pribaturako denbora berreskuratzeko unea iritsi da”, adierazi du Barcinak eta erabakia asko pentsatu ondoren hartu duela.

2011tik Nafarroako presidente

Yolanda Barcina 2011tik da Nafarroako presidentea. Aurretik Iruñeko alkate izan zen, 1999tik 2011ra bitartean.

Nafarroako Gobernuko buruzagitza hartu zuenetik herritarren artean haserre handia eragin duten murrizketa politikak bultzatu ditu eta hainbat eskandalu ekonomikotan parte hartu izana leporatu diote, CANeko dietena kasu. “Goicoechea auzia” deiturikoak ere zipriztindu zuen.