argia.eus
INPRIMATU
Barazkiak landatu dituzte Neguriko eta Gorraizko golf zelaietan
  • Jauzi Ekosoziala eta Extinction Rebellion taldeetako kideak izan dira ekintza egin dutenak. Uraren xahuketa salatzu nahi izan dute.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko uztailaren 03a
Gorraizko barazkien landaketa Gorraizko barazkien landaketa

Barazkiak landatu dituzte golf zelaietan uraren xahuketa salatzeko asmoz, hain justu tipulak Negurin eta berenjenak Gorraizen. Jauzi Ekosozialak eta Extiction Rebellion taldeek sareetan zabaldu duten bideo honetan ikus daiteke ekintza.

https://twitter.com/Jauzieko/status/1675586088650301441?s=20

Ur xahuketa gutxiago egiteko eta ekologian gehiago pentsatzeko aldarria egin, eta klima larrialdi betean, ura “aberatsen jostailuetan” xahutzen dela salatu dute ekintzaileek. Estatuan dauden 436 golf zelaiek Bartzelonako eta Madrilgo hiriek baino ur kopuru handiagoa kontsumitzen dutela diote, Naizek argitaratu duen informazioaren arabera.

Hego Euskal Herriko golf zelaiak

Guztira 22 golf zelai daude Hego Euskal Herrian: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hamazazpi eta Nafarroan bost. Gainera, aurreikusia dago Baztanen beste golf zelai bat eraikitzeko proiektua.