argia.eus
INPRIMATU
Baratzeko piztiei buruzko azalpenak, ilustrazioak eta bertsoak Orion
  • Irailaren 28an 2024ko Ilargia eta Landareak agenda aurkeztuko dugu Orion (18:30ean, Kultur Etxean). Jakoba Errekondok agenda hau nola erabili azalduko du eta jendeak aukera izango du landareei buruz dituen galderak zuzenean berari egiteko. 2024ko agendaren gaia baratzeko animaliak dira, eta Antton Olariagak egin dituen ilustrazioak erakutsiko ditu. Unai eta Eñaut Agirre bertsolariek animaliei buruzko bertso zaharrak abestuko dituzte bi ahotsetan.

ARGIA @argia 2023ko irailaren 25a

Animaliak, landareak eta kultura gustuko dituenak gozatu ederra hartuko du ostegun honetan Orion: hasteko, Jakoba Errekondok landareei eta ilargiari buruzko azalpenak emango ditu: dagoeneko erosi daitekeen 2024ko agenda honek ilargia du oinarri, eta honen arabera garai bakoitzean zer lan egitea komeni den azaltzen du bai baratzean, bai fruta arboletan, bai lore baratzean eta bai basoan.

Ondoren etorriko da Antton Olariaga ilustratzailearen txanda: agenda honetarako berariaz egin dituen irudiak erakutsiko ditu, eta baratzeko animalien mundua marrazki nola bihurtu duen azalduko du.

Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariek animaliei buruzko bertso zaharrak abestuko dituzte.

Arratsalde umoretsua pasa eta kulturaren bidez biodibertsitateaz zerbait gehiago jakin nahi duenak, Orioko Kultur Etxean du aukera. Irailaren 28an, 18:30ean.