argia.eus
INPRIMATU
BaraƱaingo bizilagunek giza katea antolatu dute abenduaren 2an, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde
  • Navarra Suma-ko Udal Gobernuak euskararekiko duen mespretxuzko jarrera salatzeko eta hizkuntz eskubideak errespetatzeko aldarria aterako dute kalera abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. Giza katea Lagunak-etik abiatuko da arratsaldeko 18:30ean.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2021eko azaroaren 29a
Argazkia: ahotsa.info.

Barañaingo Udalak euskararekiko duen jarrera errefusatzeko manifestazioa egingo dute, "behin eta berriz NA+k gidatzen duen udal gobernuak euskararekiko eta hizkuntz eskubideekiko mantentzen duen mespretxuzko jarrera" gaitzesteko, hain zuzen ere. Euskaltzaleen haserrea piztu duen azkena 2021eko plantilla organikoan 13 lanposturi hizkuntz eskakizuna kentzea izan da. Horien artean, herritarrak artatzeko zuzeneko lanpostuak, atezainak, administratiboak, udal arkitektoa ...

Hori dela eta, informazio kanpaina bat jarri zuten abian, eta euskaraz bizitzearen aldeko aldarria etxeko leiho eta balkoietan agertu da banatutako ikurren bidez.

Osteguneko giza katea Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan eginen da, eta Lagunak-etik abiatuko da arratsaldeko 18:30ean. Banderolekin joateko gonbidapena luzatu diete herritarrei.