Abenduaren 11rako aurreikusita zegoen familiaren etxegabetzea gelditu du Barakaldoko epaitegiak. Neurri honen bidez, hilabeteko epea zehaztu dute egoerari irtenbide bat emateko, Herrikoloren irakur daitekeenez.
Langabezian dauden Artegabeitiako emakumearen eta bere semearen etxegabetzea geldiarazi du Barakaldoko epaitegiak. Familiak alokairua ezin zuen ordaindu eta kaleratzeko agindua eman zuten beraien aurka.
Astelehen goizean, Arteagabeitia-Zuazo auzo-elkarteko kideekin batera gizarte zerbitzuetara jo zuen familiak, Mikel Antiza Gizarte Ekintzako zinegotziarekin irtenbide bat bilatzeko helburuarekin. Tentsio une batzuen ondoren, Antizarekin bildu eta egoerari aurre egiteko zinegotziaren konpromisoa lortu zuten.
Aukera berri honen ostean, 2013an Eusko Jaurlaritzak, Eudelek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak kaleratzeak ekiditeko 2013an adostu zuten protokoloa “paper bustian” ez geratzeko eskatu du, Berri-Otxoak plataformak.