argia.eus
INPRIMATU
‘Bañolet’ telesaila filmatzen hasi dira Eiheralarre eta Donibane Garazi artean
  • Abenduan Durangoko Azokan sorkuntza saria eskuratu zuten Paxkal Irigoienek eta Maia Iribarnek. Eta orain telesaila filmatzen ari dira, heldu den abenduan Durangon aurkezteko gisan.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2021eko uztailaren 23a
Argazkia: Bañolet

Haurrak dira protagonista nagusiak. Paxkal Irigoien, Maia Iribarne eta aktore gazteekin filmaketa nola doan solastatu Eztitxu Berho seriearen grabaketan. Eiheralartar zonbaitek ere parte hartzen du filmaketan figurante bezala.

Figurante gisa lehen urratsak egin edo proiektua sustengatu nahi izanez gero –uztailaren 29rakoko jendea behar dute– xofaldiaprod@gmail.com helbiderat idaztea besterik ez da.

Maia Iribarne eta Paxkal Irigoien. Argazkia: Bañolet