argia.eus
INPRIMATU
Bankiak agindutako etxe kaleratzea eten nahi du ostiralean PAHk Errotxapean
  • Emakume bat hiru adin txikiko alabekin bizi den etxebizitzatik bota nahi ditu Bankia banketxeak. Ostiralerako deia egin du Hipotekek Kalteturikoen Plataformak elkarretaratzea egiteko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko ekainaren 21a
Deialdia Bankiako bulego baten aurrean. (Euskalerria Irratia)

Arrotxapea auzoko Martzelo Zelaieta kalean bizi da emakume bat hiru alaba adin txikikoekin. Bankia bankuetxeak agindua igorri dio: etxetik bota eginen du. Alokairua ordaindu ezinik dabil emakumea eta zenbait hilabetetan ordainketan huts egiteagatik etxetik kaleratu nahi du Bankiak. Hipotekek Kalteturikoen Plataformak eten egin nahi du. Familia horrek bere etxean segitzeko ahalegina eginen du. Horretarako ostiralean elkarretaratzea eginen du  etxebizitzaren atarian, Martzelo Zelaieta kaleko 102. portalean goizeko 8etan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta