Azken hamarkadetako eurite handiena ari da pairatzen Thailandia. Gobernuak zabaldutako datuen arabera, 500 pertsona inguru hil dira eta bi milioi pertsona inguruk kalteak izan dituzte euriteen ondorioz. Hamaika zonalde ebakuatu behar izan dituzte eta garraio publikoa ere geldituta dago. Lau milioi tona hondakin dago kaleetan pilatuta eta honek uraren kutsaduran eragin handia izan dezakeela zabaldu dute adituek. Kutsaduraren ondorioz, osasun arazoek gora egin dute nabarmenki.
Egoera klima aldaketarekin lotu dute zenbait adituk. Hainbat zientzialarik eginiko azterketa batzuen arabera, 50 urte barru inguru Bangkok hiriburuaren zatirik handiena ur mailaren azpitik geratuko da.
Egun bizi dituzten euriteek etorkizuneko gertaerak aurrirakusten dituzte klima aldaketen adituek. Bangkoken babes sistema aipatzen dute, baina uraren indarra ezin izango dutela gelditu gogorarazi nahi izan diete Thailandiako agintariei. Egoera honen aurrean, hiri beste guneren batera aldatzeko aukera ere aztertzen ari dira, urak erraz hartzen duen gune batean baitago kokatua gaur egun.