Euskal Herriko Emakumeen Martxak asteartean mobilizatzera deitu du Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Bangladesheko Rana Plaza eraikina erori zenetik bost urte bete direla eta. Bertan hildako 1.130 emakumeak kapitalismoak hil zituela salatuko dute.
Bilbon eguerdiko 12:00etan izango da elkarretaratzea, Astarloa kalean; 18:00etan Donostiko Loiola kalean; 19:00etan Iruñako Carlos III kalean; eta 19:30ean Gasteizko Foru kalean.
2013ko apirilaren 24an, Bangladesheko Rana Plazako bederatzi pisuak erauzi ziren. 1.130 pertsona hil ziren eta 2.500 baino gehiago zauritu, gehienak eraikinean egoitza zuten eta 30 arropa markarentzat ekoizten zuten bost ehungintza enpresako emakume langileak.