UPNk eta PPNk "Banderen gerra" egin dute Nafarroako Legebiltzarrean, Ikurren Legea bertan behera utzi behar zuen saioan.
Ikurriña baztertzeko 2003an indarrean jarritako legearen aurka bozkatzekoak ziren ostegun honetan Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau alderdiak.
Horretarako saioa momentu batez eten egin behar izan da, ordea, UPNko eta PPNko ordezkariek Nafarroako banderak atera dituztelako. Izquierda-Ezkerrak Espainiako Errepublikaren bandera ateraz erantzun du.
Eskuinaren ordezkariek bandera hori Espainiako Konstituzioaren kontrakoa dela argudiatuta, hemizikloa utzi dute.
Laura Perez Podemos-Ahal Duguko bozeramaileak bideo honen bidez erakutsi du momentu horretan parlamentuan bizi izan den egoera.
UPN-PP se ausentan del pleno ante la derogación de la ley de símbolos. ¿Quién quiere la guerra de banderas? Quienes desprecian la diversidad pic.twitter.com/o4YIav9VnX
— Laura Pérez Ruano (@laperua) 2017(e)ko martxoak 30
Gertakari horien ondoren bozkatu da Ikurren Legea bertan behera uztea, eta aldaketaren gobernuko lau kideen babesarekin aurrera atera da.