argia.eus
INPRIMATU
Bandera espainiarra margotu dute German Rodriguezen hilarrian
  • Asironen aurkako pintaketak azaldu dira Buztintxuri eta Berriozar arteko pasabidean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko irailaren 13a
Argazkia: Dani Saralegi.

Bi margoketen egileak berberak izan litezke; izan ere, biak bart egin zituzten, eta biotan bandera espainiarra jarri dute marka edo sinadura gisa.

Espainiako Poliziak 1978ko sanferminetan tiroz hil zuen German Rodriguez. Haren omenez hilarria jarri zuten zendu zen lekuan. Hilarria hainbatetan hondatu dute.

Iruñeko alkatearen aurkako pintaketak gazteleraz dio “Asiron, utzi bakean hildakoak". Bistan da Mola eta Sanjurjo buru frankisten desobiratzearen aurkakoa dela. Abuztuaren amaieran testu berarekin pintaketak egin zituzten Zabalgunean. Lerroon azpian, Buztintxuri eta Berriozar artean azalduriko mezu mehatxukorra.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra