argia.eus
INPRIMATU
Bandera Beltza Kontxako Badiari eta Urdaibaiko Guggenheimen proiektuari, “kudeaketa txarragatik”
  • Ekologistak Martxan elkarteak "Bandera Beltzak" banatu ohi dizkie urtero kostaldean ingurumena kaltetzen duten proiektu eta tokiei, eta aurten Urdaibaiko Guggenheimeko proiektua, Kontxako Badia, Petronor eta Mutrikuko portua izan dira "sarituak".

ARGIA @argia 2023ko ekainaren 16a
Kontxako badia izan da aurten \"Bandera Beltza\" jaso duenetako bat, Santa Klara uhartearekin egiten ari den \"kudeaketa txarragatik\". Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

Itsasertzeko kutsadura eta ingurumen kudeaketa txarraren neurgailu gisa balio duen urteroko txostena kaleratu du Ekologistak Martxan-ek, Bandera Beltzak 2023 izenekoa. Espainiako Estatu osoko ekimena da, eta denera 48 bandera beltz banatu ohi dira, kostaldea duten probintzia bakoitzeko bi.

Gipuzkoaren eta Bizkaiaren kasuan, Urdaibaiko Guggenheim eraikitzeko proiektuak eta Kontxako Badiak "kudeaketa txarraren" bandera beltza jaso dute. Horrez gain, "kutsaduraren" bandera beltzak Mutrikuko portuak eta Petronorrek eraman dituzte.

Ekologistak Martxan-en ustez, Guggenheimen proiektua birritan aldatu izanak “eskualde osoa ezkutuan urbanizatzeko lehen urratsa izango ez ote litzatekeen planteatzera garamatza". Kontxaren kasuan, berriz, gogorarazi dute Santa Klara uharteko enklabe babestua itsas hegazti ugariren habitata dela, eta uhartea urte osoan bisitatu ahal izateko asmoa kritikatu dute.

Petronorri Bandera Beltza emateko arrazoi nagusia izan da Euskal Herriko "puntu beltz kutsatzaileena" dela; eta Mutrikuko portuari, berriz, dikea handitzeko lanak direla-eta eman diote "sari" hori.

Ekologistak Martxan-en Bandera Beltzak Urdaibaiko Guggenheimen proiektuarentzat eta Kontxako badiaren kudeaketarentzat

Ekologistak Martxan elkarteak Bandera Beltza saria eman die Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuari eta Kontxako Badiaren inguruko kudeaketari. Gainera, Mutrikuk eta Petronorrek kutsaduraren Bandera Beltzak jaso dituzte erakundearen urteko txostenean.

Leer más: https://www.europapress.es/euskera/noticia-ekologistak-martxan-ek-bandera-beltza-eman-die-urdaibaiko-guggenheimen-proiektuari-eta-kontxako-badiaren-kudeaketari-20230614125720.html

(c) 2023 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.