Banda Bassotti talde italiarrak iragarri du Ukraniako Donbass gunera "elkartasun karabana" antolatu duela irailerako. Beste hainbat hizkuntzaren artean euskaraz ere argitaratu duen oharrean "gertatzen ari denaz nazkatuta eta Novarossijako Herri Miliziekin bat, baliabideak jaso eta Donbassera gure elkartasun antifaxista kontzertu gisan eramateko karabana prestatzen ari gara".
"Italiako eta Europako prentsa erabat dago Europar Batasunaren eta AEBetako politiken menpe. Ez dugu albisterik jaso poblazio zibilaren aurkako bonbardaketez, ezta errusiarren, komunisten eta partisanoa irudi lukeen edonoren aurkako jazarpenaz ere".
"Ukrainia europarra" nazioarteko neonazismoaren "laborategi handiena" bihurtu dela salatzen dute, eta horregatik, karabana antifaxista antolatu dutela iragarri dute, laguntza ekonomikoa jaso eta Donbass gunera eramateko. Irailaren 26tik 30era Novarossija-ra joango dira, eta Rostov on Don-en ere kontzertu bat ematea aurrikusi dute. Antifaxistei dei egin diete ekimena ekonomikoki babestera eta interneten dirua biltzeko gunea prestatu dute.
Lehendik ere antzeko ekintzak egindakoa da Italiako taldea. 1984an Nikaraguara joan ziren, 1994an El Salvadorrera eta 2004an Palestinara.
Hemen beren prentsaurrekoa italianoz, eta azpian gaztelaniaz bikoiztuta.