argia.eus
INPRIMATU
Banbladeshko lantegi batean 52 pertsona hil ditu sute batek
  • Dacc hiriburutik gertu dagoen elikagai eta edari fabrika batean piztu zen sua ostegunean eta, gutxienez, 52 hildako eta 30etik gora zauritu eragin zituen. Hainbat pertsona, halaber, harrapatuta geratu zen eraikinean.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 09a
Argazkia: NewsWep

Debashish Bardhan Suhiltzaile eta Defentsa Zibileko zuzendariaren esanetan, 49 gorpu berreskuratu zituzten Narayanganj hiriko eraikineko laugarren solairutik, The Daily Star egunkariaren arabera. Poliziak, halaber, desagertutako 38 pertsonen zerrenda ere prestatu du, Mithun Lal Vaidya inspektoreordearen esanetan.

Pertsona asko zauritu ziren eraikineko goiko solairuetatik salto egitean, eta suhiltzaileek bi dozena lagun inguru atera zituen teilatutik. "Denbora beharko da sua erabat kontrolatzeko", suhiltzaileen buruen esanetan.

Sutea zerk eragin zuen ikertzen ari dira, baina Dinu Moni Sharma Daccako suhiltzaileen buruak jakinarazi duenez, eraikinaren barruan produktu kimiko eta plastiko oso sukoiak zeuden.

Duela bi urte 70 pertsona hil eta 44 zauritu ziren produktu kimikoak egiten zituen beste enpresa batean. Eta sute gogorrenetakoa 2013ko apirilean eman zen: 1.100 langile baino gehiago hil ziren arropa enpresa batean. Benettonek, El Corte Inglesek, Mangok eta Primarkek azpikontratutako langileak ziren.